Lizarkolatik Otietara doan oinezkoen bidea itxita

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko abe. 11a, 01:00

Luizi arriskuagatik itxi zuen ostegunean Andoaingo Udalak Lizarkolatik Otietara doan oinezkoen bidea, herritarren segurtasuna lehenestearren. Arazoa konpontzeko beharrezkoak diren azterketak egiten ari dira udal teknikariak. Egokitzapenak luze jo dezaketela aurreikusten da; horregatik, segurtasun neurriak eta seinaleak errespetatzea eskatzen du Udalak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!