Gabonetako oporretarako eskaintza

Haurrei zuzendutako kirol-eskaintza egin du Sportmadness enpresak. Kirol ezberdinetan aritzeko saioak antolatu dituzte, abenduaren 26tik 29ra eta urtarrilaren 2tik 5era. 2004 eta 2009 urteen artean jaiotako gaztetxoei zuzendutako eskaintza da, eta kirol ezberdinak jorratuko dituzte: futbola, pilotalekuko jokoak, eta mendi irteera.

Bi astetako eskaintza bada ere, aste bakarrerako ere eman daiteke izena. Bi astetako eskaintzan izena eman nahi duenak, 125 euro ordaindu beharko ditu, 65 euro aste bakarra aukeratzen duenak.

Informazio gehiago:  627 882 485 (Aratz) edo 627 341 707 (Beñat) // blopetegi@sport-madness.es

Izena emateko: www.sport-madness.com/zizurkilgabonudalekuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!