Beriainera mendi irteera , Aizkardirekin

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko abe. 11a, 01:00

Abenduaren 17an Nafarroara joango dira Aizkardi elkarteko kideak. Uharte Arakiletik abiatu, eta Beriainera (1493) igo ondoren, Euskal Herriko erdigunetik pasa eta Irañetako mendatetik hasiko dute jaitsiera, Uhartera itzultzeko. Izena emateko, 649 71 71 82 zenbakira deitu behar da, 20:00etatik 22:00etara edo Aizkardi aretora joan, ostegunean ordutegi berean.

Abenduaren 17an, goizeko 07:30etan abiatuko da autobusa Olaederra kiroldegitik. Irteera parte hartu nahi dutenek, abenduaren 14a baino lehen eman beharko dute izena.

     

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!