Zirku tailerra, Eguberrietarako

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko abe. 7a, 01:00

Asvinenea elkarteko kideek zirku tailer ezberdinak antolatu dituzte datozen Eguberrietarako. Malabareak, oinarrizko akrobazioak, airekoak, objetu ezberdinen gaineko oreka..., denetarik ikasteko aukera eskaintzen dute. Familientzat, helduentzat zein haur eta gazteentzat, guztiontzako moduko eskaintza prestatu dute:

- Zirko familiarra: Abeduak 26, 27 eta 28. 10:30etatik 12:00etara. Familiako hiru senide (gutxienez heldu bat). 70 euro familiako.

- Helduentzat zirku tekniketan hastapen ikastaroa. Abenduak 26,27 eta 28. 12:00etatik 13:30etara. 50 euro pertsonako.

- Haurrentzat zirku ikastaroa. (5-10 urte) Urtarrilak 2, 3 eta 4. 10:30etatik 12:00etara. 40 euro.

- Gazteentzako zirku ikastaroa. (10-16 urte) Urtarrilak 2, 3 eta 4. 12:00etatik 13:30etara. 40 euro.

Izena emateko edo informazio gehiago eskatzeko:

Garazi: 606 226 486

Koldo: 606 084 987

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!