“Mindfulness: desde la consciencia aprender a manejar situaciones en el presente” du izena Pepa Bojoren tailerrak. Arreta eta kontzientzia-bete moduan uler daiteke mindfulness delakoa. Jarrera erreflexibo eta adeitsua da. Helburua oreka fisiko eta psikikoa lortzea da, eta baita osasun maila hobetzea ere.
Tailerra oso praktikoa izango da. Erlaxazio eta arnasketa teknikak, luzaketak eta kontzentrazio ariketak egingo dira oreka emozionala garatzeko baliabideak landuz. Gainera, osasun eta oreka emozional egokia lortzeko baliabideak eskuratzeko balioko du tailerrak; horretarako oinarria unean uneko momentua bizitzen ikastea, eta adimen osasuntsu eta positiboa izanik.
Erlaxazio praktiken, gorputz ariketen eta meditazio ariketen bitartez, momentuko esperientzian murgilduko da burua lasaituz, errealitatea den moduan onartuz eta ez epaitzeko eta interpretatzeko gaitasuna garatuz. Hori dena osasun hobeagoa lortzeko, bete-betean bizitzeko.