Ehiza txapelketa Santa Krutz elkartearen eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko abe. 6a, 01:00

Urnietako Santa Krutz ehiztari eta arrantzaleen elkarteak ehiza xehea txakurrarekin lehiaketa antolatu du, datorren abenduaren 16rako. Partaideak Adarramendin lehiatuko dira, goizeko 09:00etan hasi eta eguerdiko 13:30ak arte. Izen-ematearen prezioa 25 eurokoa da eta interesatuek abenduaren 10a baino lehen eman behar dute izena, elkartean bertan.

Lehiaketari amaiera emateko sari banaketa ekitaldia eta oparien zozketa egingo dituzte Besabin. Parte hartzaileek, gainera, egun berean Santa Krutz elkartean afaltzeko aukera izango dute.
 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!