Oriamendi auzoaren urteurrena gogoan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko abe. 3a, 01:00

Amasa-Villabonako Oriamendi auzoak 50 urte bete ditu aurten. Maiatzean egin zuten ospakizun nagusia, auzoan bizi izan direnen arteko festa handia antolatuz. Egun hura ez ahazteko, eta auzoaren iragana gogoan hartuz etorkizuna eraikitzeko gogoz, urteurrenaren inguruko oroigarria bistaratu zuten abenduaren 2an.

Argazkiak

Eguraldi makurrarekin egin zuten ekitaldia. Juan Ignazio Sarasolak hartu zuen hitza ekitaldiari hasiera emateko. Auzoko lehen biztanleak izan zituen gogoan bereziki. Auzoko hiru adinduk izan zuten iturrian jarri duten oroigarria bistaratzeko ardura; Jesusa Mendizabal, Teodoro Mujika eta Maria Teresa Goia. bi dantzarik agurra eskaini ondoren, taldeko argazkia atera, eta epelera joan ziren, hamaiketakoa eginez garai bateko kontuak berritzera. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!