Alerta egoera asteburu osora zabaldu dute

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko abe. 2a, 01:00

Andoaingo Udalak elurte plana luzatuko du igandera arte, gutxienez. Gaur elurra egiteko aukera dago, aurreikuspenen arabera, arratsaldeko 15:00ak arte. Bihar goizean, berriz, izotza espero da. Errepidean adi ibiltzeko aholkua luzatu dute.

Elurte plana:

Andoaingo Udalak gogorarazi nahi die herriko merkatari zein bizilagunei beraien denda eta atari aurreko espaloia garbitu ahal izateko gatza izango dutela eskuragarri Udaltzaingoaren bulego nagusian (Extremadura kalean).

Telefonoak:

  • Udala: 943 30 08 30.
  • Udaltzaingoa: 092 / 900 300 819.

Arrisku mailak:

  • Maila horia: arrisku neurritsua, orokorrean biztanleentzat ez da arazo meteorologikorik, baina bai aktibitate zehatz batzuentzat.
  • Maila laranja: meteorologi arazo nabarmena dago
  • Maila gorria: arazo meteorologikoa sekulakoa da. Aparteko intensitatea duten fenomeno meteorologiko ez ohizkoak.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!