Zubimusu ikastolan, Euskararen eguna

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Euskararen egunaren harira, ospakizun bereziak dituzte gaur Zubimusu ikastolako kideek. Haur eta Lehen hezkuntzako ikasleek, ekitaldiz betetako eguna izango dute. Euskararen aldeko adierazpenak, marrazketa saioak, Argitxoren urtebetetze festa, book-trailer emanaldia, jolasak..., Amasa-Villabona, zein Zizurkilgo ikasleek egun polita pasatzeko aukera izango dute.
 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!