Danok Danena, bikain Espainiako txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko abe. 1a, 01:00

Joan zen asteburuan Espainiako halterofilia txapelketa jokatu zuten, 15 urtez azpiko kategorian. Eskualdetik, Danok Danena taldeko Jon Kepa Kortajarena, Aynabel Davila eta Xabier Amonarriz lehiatu ziren. Lehen postua lortu zuten guztiek ere. Irakurri, jarraian, Danok Danenako kidek bidalitako kronika:

Azaroaren 25ean Madrilen, Espainako 15 urte azpikoen txapelketa ospatu zen.

NESKAK. Aynabel Davila (53 kilo kategoria) - Lehenengo postua. Nesken sailkapen orokorrean Aynabelek bigarren markarik hoberenak lortu zituen; Euskadiko bi errekor berri ezarriz.

MUTILAK: Jon Kepa Kortajarena (45 kilo kategoria) - Lehenengo postua.

MUTILAK: Xabier Amonarriz (77 kilo kategoria) - Lehenengo postua. Mutilen sailkapen orokorrean Xabierrek markarik hoberenak lortu zituen; Euskadiko bi errekor berri ezarriz.

 

Hiru pultsulari hauek Iruñan azaroaren 4an ospatu ziren Euskadiko 15 eta 17 urte azpikoen txapelketak irabaztea lortu zuten; baita Zarautzen azaroaren 11an ospatu zen Gipuzkoakoa ere.

Espainako txapelketan irabaztea lortuz, urtea bukatzeko oso emaitza onak lortu dituzte. Xabier Amonarrizek urtea borobiltzeko beste aukera bat izango du abenduaren 12tik 18ra Perun ospatuko den Joku Iberoamerikarretan

Urteari bukaera emateko, datorren abenduaren 16an, Villabonako Olaederra Kiroldegian, Gipuzkoako Kluben arteko txapelketa ospatuko da. Bertan Zarautzko, Irungo eta Danok Danena taldeek parte hartuko dute.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!