Euskararen astea, Pedro Mari Otaño ikastetxean

Pedro Maria Otaño ikas komunitatea 2017ko Euskararen Astean bete-betean sarturik dabil. Horrekin lotuta, hainbat ekitaldi antolatu dute aste guztirako. Irakurri, jarraian, astea ematen ari dena:

Argazkiak

 

Azaroaren 27an, astelehenean, Udalarekin urtero bertizen duten hitzarmena sinatu zuten. Aurten  hitzarmena Joxe Arregi plazan burutu zuten. Bertan, eskolako komunitateaz gain, Udaleko ordezkariak eta herritarrak izan ziren partaide.

 

Aurten eta hitzarmenarekin bat eginez, Pedro Maria Otaño ikas komunitateak abian jarri du, Euskaraldia kanpainarekin bat eginez, AHO BIZI - BELARRI PREST - BIHOTZ BERO proiektua. Komunitateko kide askok egin dute honekin bat eta aste honetan zehar kide bakoitzak berak aukeratutako pin-a eramango du soinean. Horrela, guztiek euskararekiko duten konpromezua agerian geldituko delarik.


Abenduaren 3an, Pedro Maria Otaño ikastetxeak herrian burutuko den ekitaldian eta hemen ere Euskaraldiarekin bat eginez, bere lekuko (pin-ak) herriko beste eragileei pasako dizkie. Hortik aurrera, herriko eragile ezberdinek ere euskararekiko duten konpromezua martxan jarriko dutelarik.

 

Azaroaren 28an, asteartean, Fraisoroko aiton-amonek gozogintza tailerra egin zuten HHko ikasleekin. Ondoren, ikasleek Udazken Festa eskaini zieten aiton-amonei. Oso gustora ibili ziren denak festa giroan.

Arratsaldean LHko ikasleen tartea izan zen eta bertan izan ziren Miriam Arrillaga, Ane Maiza eta Oinatz Bengoetxea pilotariak tertulian.

Zzaroaren 29an, HHko ikasleek tailerrak izan zituzten 10:30tan. 11:00etan Fraisoroko aiton-amonak LH 1,2,3ko ikasleengana etorri ziren ipuinak kontatzera. Eta azkenik, arratsaldean "Pintxo Lehiaketa" ospatu zuten.

Ostiralean, abenduaren 1ean, 12tan ipuin kontaketa egongo da Mediatekan LH 4,5,6ko ikasleei zuzendurik. Eta arratsaldean, 15:00etan jolasak izango dituzte.  Astea gaztain janarekin bukatuko dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!