Abenduaren 1ean hasiko da Pebet txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

VI. Antton Pebet memoriala martxan jarriko da gaur arratsaldean. Final zortzirenetan hasiko da lehia, partida interesgarriekin. Urbieta eta Aranguren, Prieto eta Aizpitarteren aurka lehiatuko dira, 19:00etan hasita, Bearzana pilotalekuan. Urmeneta-Urruzola, Santxo-Esnaola bikoteen artekoa izango da gaurko bigarren partida. Bihar ere, izango da pilotaz gozatzeko aukerarik:

19:00, Bearzana pilotalekua

1) Arrieta-Zezeaga/ Zubiria-Eskiroz.

2) E.Labaka-Mariezkurrena / Espinal-Aizpuru.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!