Omenaldia eta aitortza Andoaingo euskaldunei

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko abe. 1a, 01:00

Ahotsak egitasmoak, nagusiki, aurreko mende hasierako Andoain hura ezagutu eta bizi izan zutenen lekukotza jaso zuen. Igandean eguerdiko 12:00etan lagin bat eskainiko dute Basteron, ordu erdiko ikus-entzunezkoa. Udalak aitortza egingo die euskaltzale horiei guztiei.

 

Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea biltzeko jaio zen Ahotsak egitasmoa, 2004. urtean. Egitasmo honen bultzatzaileek, herriz herri, adineko jendea elkarrizketatzen dute euren euskara eta bizipenak jasoz. Internet sarean, gainera, gaika antolatuta daukate oso modu txukunean. Elkarrizketatuak XX. mende hasieran jaiotakoak dira, gehien-gehienak; nork bere herriko eta bertako herritarren bizitza, bizimodu eta pasadizoak aditzera ematen dituelarik.
Badihardugu Euskara Elkartea arduratzen ari da egitasmoaz eta webguneaz, baina Euskal Herriko edozein elkartek eta ikerlarik har dezake parte. Era horretan, etengabe ari dira materiala biltzen, lantzen eta internet sarera eramaten. Elkarrizketak batez ere ikuspegi dialektologiko eta etnografiko batetik egiten dituzte. Metodologia sistematikoa jarraitzen dute. Audioz eta bideoz grabatutako elkarrizketak, gero pasartez pasarte banatu eta sailkatzen dituzte. Eta baita  horietako batzuk transkribatu ere. Une honetan, 346 herritara irisi dira; eta dagoeneko 5.622 pertsonen lekukotzak jaso dituzte. 46.825 bideo-pasarte daude ikusgai ahotsak.eus webgunean. Andoaingo herriari dagokionez, 73 herritarren lekukotzak entzun eta ikusgai daitezke gaur egun; pasarteak 1.807 dira, eta 1.619 bideoak.   
Urnietaren kasuan, 37 hizlarirekin egindako elkarrizketak aurki daitezke. Guztira 786 pasarte dira, 785 bideotan.
Andoaindarrei egindako elkarrizketa gehienak Ahotsak egitasmoko Ainhoa Ansa eta Miren Artetxek egin dituzte. Baina tartean badira gehiago. Esaterako, Leire Ibañez (Beterriko kantak proiektua), Manuel Larramendi Kultur Bazkuna (Atzoko Andoain eta andoaindarrak), Andoaingo Udaleko Euskara Zerbitzua (Orria aldizkaria) eta Andoaingo ikastetxeetan 1996an zenbait andoaindarri egindako elkarrizketak (Ahoz ahoz, belaunez belaun ekimena).
Elkarrizketa horietan guztietan euskara zoragarria entzun daiteke, kasu gehienetan Andoaingo berezko hizkeraz bustita. Hitza hartzen duten protagonistek, nork bere ikuspegi eta bizipen pertsonaletik, Andoaingo herriaren historiako pasarte handiak eta txikiak kontatzen dituzte; XX. mendeko lehen hamarkadatan Andoaingo herritarren usadioak eta tradizioak, baserri lanak, ogibide ezberdinetako nondik norakoak, sinesmenak, aisialdia, festak eta beste makina bat jarduera ezagutzeko guztiz baliagarria.

Ahotsak egitasmoan agertzen diren andoaindarrak

Aizpurua Ormaetxea, Juan Bautista.
Aizpurua Otegi, Juan.
Amas Egibar, Migel.
Amenabar Laskibar, Angel.
Amenabar Laskibar, Maria Angeles.
Amutxastegi Aranzabal, Joxeba.
Ansa Goenaga, Bitoriano.
Ansa Goenaga, Migel.
Ansa Goenaga, Mikela.
Ansa Goenaga, Roke.
Ansa Uribe, Maria Jesus.
Ansa Zinkunegi, Erramun.
Ansa Zinkunegi, Mari Karmen.
Aranburu Artano, Martin.
Aranburu Artano, Txomin.
Aranburu Etxeberria, Luxio.
Arregi Arizaga, Primitibo.
Arregi Moraza, Iñaki.
Arrieta, Maria Esther.
Arruabarrena Arruti, Maria Dolores.
Arruti Iturriotz, Juan Bautista '"Talai".
Artano Arruabarrena, Arantxa.
Artolazabal Ibarrondo, Rosarito.
Barandiaran Iturriotz, Juan Bautista.
Begiristain Urtxoegia, Roxario.
Belamendia Arrillaga, Fermin.
Belamendia Tolosa, Maria Angeles.
Beloki Ormazabal, Maria Pilar.
Egibar Juanena, Imanol.
Eizmendi Jauregi, Joxe.
Erkizia Uria, Joxe Manuel.
Etxeberria Alkain, Roke.
Etxeberria Usandizaga, Inazio.
Etxezarreta Zelaia, Rafael.
Fernandez Izagirre, Maria Jesus.
Forcada Arrieta, Joxe.
Ganzarain Ansa, Gurutz.
Goikoetxea Orbegozo, Joxe.
Huizi Bereziartu, Joxe Antonio.
Huizi Zuñiga, Delia.
Huizi Zuñiga, Ramon.
Iraola Urtxoegia, Joxe.
Irazusta Larrea, Migel.
Irizar Zarautz, Joakina.
Irizar Zarautz, Patxi 'Garro'.
Jauregi Sorondo, Pedro.
Jauregi Ulazia, Carmen.
Julio Hurtado, Gorka 'Teketen'.
Mendikute Garmendia, Ixiar.
Mendikute Garmendia, Kristina.
Mendikute Garmendia, Loli.
Mendiluze Elizondo, Iñaxio 'Fondako Iñaxito'.
Mujika Otegi, Mertxe.
Muñagorri Muñoa, Miel.
Navarro Hombrados, Loren.
Oiartzabal Usandizaga, Maria.
Oiartzabal Beloki, Jose Mari.
Olano Otegi, Bixente.
Olazabal Iñurrita, Jose Mari.
Otamendi Berasain, Jesus Mari.
Roldan Iturrioz, Xalbadora.
Sagarzazu Iturriza, Mari Cruz.
Uranga Jauregi, Maria.
Urola Oiartzabal, Joxe Mari 'Bekaixtei'.
Usandizaga Murgiondo, Txomin.
Usarralde Laskibar, Joxe Luis 'Iyuya'.
Zabala Agirre, Martin.
Zabala Zalakain, Antonio.
Zabala Zalakain, Bittori.
Zabala Zalakain, Felix 'Galardi'.
Zarraga Pagola, Miren.
Zinkunegi Aranburu, Agustin.
Zinkunegi Irazusta, Maria Kristina.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!