Txirrindularitza izango da biharko protagonista

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko aza. 30a, 01:00

Urkamendi elkarteak Tourreko lehen txirrindulari euskalduna omenduko du urtero legez. Mikel Landa izango da aurtengo omendua. Horrekin lotuta, txirrindularitzarekin lotutako hainbat ekitaldi dago aurreikusita bihar arratsalderako:

17:00 Ginkana Joxe Arregi plazan.

19:30 Txirrindulariekin solasaldia Atxulondon: "Txirrindularitzaren eboluzioa azken 40 urteetan". Txomin Perurena, Marino Lejarreta, Abraham Olano, Joseba Beloki, Mikel Astarloza, Haimar Zubeldia, Mikel Nieve, Mikel Landa, Irene Caminos.

21:00 Mikel Landari omenaldia Urkamendi elkartean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!