Material didaktikoak lantzen aitzindariak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko aza. 30a, 01:00

Urnietako Salesiarrak Erasmus+ ekimenak diruz lagunduriko proiektu bat koordinatzen ari da; ikasleak ondo hezi ahal izateko, gaur egun gizartearen behar berri horietara egokitutako material didaktikoak sortzea eta garatzea da helburua. 

Erabilitako metodologia arazoetan oinarrituriko ikaskuntzan oinarrituta dago, Harvard-ko Horward Gardner irakaslearen adimen anitzen teorian, hain zuzen ere. Metodologia hauen bitartez, aurkeztuko zaien problema erreal bati irtenbidea aurkitu beharko diote ikasleek, taldean lan eginda, behar den ikerketa eginda eta lagundu ahal izango dieten adituekin harremanetan egonik, amaieran garatutako lanaren jendaurreko aurkezpena egiten duten arte.
Urnietako Salesiarrek koordinaturiko urte beteko lanaren ondoren, materialak sortu dira eta une honetan Europa eta Euskal Herriko hainbat ikastetxetan probatzen ari dira.
Azaroaren 23an eta 24an Bucaresten izan dira proiektuaren 3. Nazioarteko bileran; bertan bildu ziren Italia, Polonia, Errumania, Portugal eta Euskal Herriko bazkideak eta Europako ikastetxeetan garatzen ari diren lanak aztertu zituzten. Urnietako Salesiar Ikastetxeko bi irakasle eta EHUko bat izan ziren  bertan. Urnietako Salesiarren zeregina honakoa izan zen: proiektuaren koordinazioa, materialen sorkuntza eta gainerako bazkideen formakuntza, horretarako EHUko adituen lankidetza izan zutelarik.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!