Fleming ikastetxean, 'Euskaraz On'

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko abe. 1a, 01:00

Euskararen erabilerak gora egin dezan, astebetez euskaraz bakarrik jarduteko konpromisoa hartu dute eskolako gurasoek, "Euskaraz On!" ekimena abiaraziz. Gurasoen artean eta gurasoak haurrekin egon ohi diren eremuetan ( jolas parkeak, frontoia, kalea,…) euskara gehiago erabiltzea da helburu nagusia. Eta bide batez, seme-alabentzako eredu izatea.

Argazkiak

Egitarau oparoa osatu dute euskararen egunaren harira:

  • Euskaraz hitz egiteko konpromiso egunak:

.  Azaroaren 29tik abenduaren 5era arte.

• HH-n azaroak 30ean irratsaio berezia gurasoekin eta abenduaren 1ean goizean gaztain jatea. Arratsaldean, Euskal Jokuak.

 • LH-n: Abenduak 1

09:00-11:00 Eskola apaindu  Gabonetako  apaingarriekin.

11:30- 12:30: Herri kirolak.

14:30- 16:15: -Txisteak, irrintziak besti emanaldiak eta ABESTI EMANALDIAK

 

Honekin batera, abenduaren 3an, Erreboteko plazan  ekitaldiarekin bat egingo dugula adieraz nahi dugu; han gaudenok hasiera emango diogulako hurrengo urtean martxan jarriko den “11 egun euskaraz” egitasmoari.

 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!