Elurte plana aktibatu du Andoaingo Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko aza. 29a, 01:00

  • GAUR Asteazkena, hilak 29: -Abisu Horia elurragatik 09:00-24:00
  • BIHAR Osteguna, hilak 30: -Abisu Horia elurragatik 00:00-24:00
  • ETZI Ostirala, hilak 1: -Alerta Laranja elurragatik 00:00-24:00

Ohar garrantzitsuak:

Andoaingo Udalak gogorarazi nahi die herriko komertziante zein bizilagunei beraien establezimendu eta atari aurreko espaloia garbitu ahal izateko gatza izango dutela eskuragarri Udaltzaingoaren bulego nagusian (Galardi kalean).

Ustekabe edo oharrik izanez gero, honako telefono hauek jarri ditu Udalak eskuragarri:

  • Udala: 943 30 08 30
  • Udaltzaingoa: 092 / 900 300 819

ARRISKUA, MAILAREN ARABERA

  • Maila horia: arrisku neurritsua, orokorrean biztanleentzat ez da arazo meteorologikorik, baina bai aktibitate zehatz batzuentzat.
  • Maila laranja: meteorologi arazo nabarmena dago
  • Maila gorria: arazo meteorologikoa sekulakoa da. Aparteko intensitatea duten fenomeno meteorologiko ez ohizkoak.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!