Begirale eskola, eskualdean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko aza. 28a, 01:00

Zubimusu Ikastolak, Ikastolen Elkarteko Aisiola taldearekin eta bailarako bost Udalekin elkarlanean, Begirale Eskola jarri du martxan.  Zizurkil, Aduna, Larraul, Alkiza eta Villabonako Udalek hartu dute parte ekimenean. Herri horietan gauzatuko da ikastaroa, txandatuz. Izena ematea zabalik egongo da abenduaren 1etik 31ra, Zubimusuko idazkaritzan, edo herri bakoitzeko Udal bulegotan.

Zizurkil-Villabonako Zubimusu Ikastolak eta Ikastolen Elkartean baitan dagoen AISIOLA taldeak antolatu dute ikastaroa. 2016-2017 ikasturteko ikastaroa Zizurkilgo Udalarekin elkarlanean burutu zen eta aurten, Zizurkilgo Udalak ez ezik, Aduna, Larraul, Alkiza eta Villabonako Udalek ere konpromiso bera hartu dute.

 

Jatorriz Zizurkil goian sortutako ekimena denez, lehenengo saioak bertan egingo dira. Ondoren Zubimusu Ikastolak dituen eraikinetan (Zizurkil eta Villabonan) egiteaz gain, ekimen honekin bat datozen bailarako udalerrietan ere, txandakako sistema baten arabera, burutuko dira ikastaroak.

Egitasmo honen atzean dagoen xede nagusia gazteak aisialdirako gaur egun jendarteak eskaintzen dituen baloreak baino haratago joatea litzateke. Ez dago soberan esatea gure jendartea gero eta kontsumistagoa dela, eta merkatuaren jo puntua, zalantzarik gabe, besteak beste, gazteak daude. Euskararen erabilera ere aisialdian  sustatu beharra dago. Gazteek aisialdian barneratzen dituzten baloreak, eta horrekin batera automatikoki hartzen duten jarrerak, bizitza osasungarritik urruntzeaz gain, sormenerako aukera gero eta mugatuago gelditzen ari da. Ikastaro honen xede nagusiak, beraz, honako hauek izan daitezke:

-Osasunaren kontzeptu integrala (fisiologikoa, psikologikoa eta soziala).

-Ludikotasuna: pertsonen artean harremanak aberasteko, gatazkak konpontzeko, hobeto bizitzeko.

-Elkartegintza: pertsonak bildu, ideiak konfrontatu, adostu, ideia kolektiboak eraiki, elkarrekin lan egin, …

-Balore hezitzaileak bultzatu: Aniztasuna, parekidetasuna, jasangarritasuna, …

-Euskara eta Euskal kultura: Aisialdia gure herriaren irizpide linguistiko eta kulturalak bultzatzeko.

Zein da ikastaroaren titulazioa?

Edozein udalekutan haur, ume edota gazte taldeak dinamizatzeko Eusko Jaurlaritzak eskaintzen duen titulazioa ezinbesteko da. Aurten normatiba berri bat martxan jarria da eta, horren arabera, LANBIDE erakundeak bideratuko du begiraleen formazioa. Horretarako talde homologatu batek ikastaroa eskaini behar du. AISIOLA taldeak badu eskuduntza hori.

Zer motatako ikastaroa da?

Ikastaroa teoriko-praktikoa da.

Esan beharra dago teorikoa deitzen zaion atal hau ez dela guztiz teorikoa izango,  eta ikastaro honen filosofia jarraituz, ez genuke planteatu nahi aisialdiaren inguruan “klase magistralak”. Garrantzi handia eskaini behar zaie pedagogia berritzaileei. Modu batean edo bestean,  atal honen iraupena 150 ordukoa da.

Bigarren atala guztiz praktikoa da, hau da, udalekuetan haur, ume edota gazteekin antolatzen den udaleku batean parte hartu behar da. Atala honen iraupena 160 ordukoa da.

Nola banatzen dira ikastaroko orduak?

Lehenengo atalaren 160 ordu horien kudeaketa ikastaroan parte hartuko duten gazteen eskutan uzten da. Balore gehigarria da beharrezkoa den erabakia lortzeko gaitasuna eta autonomia erakustea. Dena dela, saio bakoitza lauzpabost ordukoa izan behar da. Orokorki ostiral arratsaldeak, edo larunbata goizak erabiltzen ohi dira. Beste aukera ere oporraldiko astebete bat erabiltzea izan daiteke. Horren bidez, astebete batean 40 – 50 ordu osatuko lirateke.

Nori zuzentzen zaio ikastaroa?

Ikastaroa 2000. urtean edo lehenago jaiotako gazteei zuzenduta dago.

Zer motatako pertsonek eskaintzen dute saioak?

AISIOLA taldean egituratuta dauden 8 pertsona ezberdinek ematen dute 150 orduko saioak. Pertsona hauek aisialdiaren gaian trebatuta daude, eta hezkidetzari erreparatuz, neskak zein mutilak direla azpimarratu nahi dugu.

Zenbat balio du ikastaroak?

Izenematea 450 eurokoa da. Hala ere, Aiztondo bailarako aipaturiko bost udalek, ikastaro hau beren xedeekin bat datozelako (aisialdia, gazteria, euskara, …) matrikulazioaren erdia diru laguntza gisa eskainiko diote herri bakoitzaren gaztei. Laguntza honen bitartez herrian bertan gazteriaren inguruan Udalak antolatzen dituen ekimenetan inplikatzea eskatzen zaie begiraleei (udalekuak, gaztezuloak, besteak…).

Izena emateko tokiak eta epeak.

Interesaturik egongo litzatekeen edozein gazte bi aukera ditu izenemateko:

-Zubimusu ikastolako idazkaritzan

-Bere herriko udal bulegoetan

Epea abenduaren 1ean irekiko da eta abenduaren 31ean itxiko da.

Ikastaroaren lehenengo saioa urtarrilaren 13an izango da.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!