"Volar" filma Andoainen eta Villabonan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko aza. 27a, 01:00

Indarkeria jasan duten bederatzi emakumeren testigantzak biltzen ditu Emakundek ekoitzitako "Volar" filmak. Bihar Andoaingo Bastero kulturgunean egongo da ikusgai arratsaldeko seiterdietan. Villabonan asteazkenean izango da Gurean, arratsaldeko zazpietan. Filmaren ostean Bertha Gaztelumendi zuzendariarekin eta bi protagonistekin solasaldia egongo da aipaturiko bi herrietan.
 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!