Andoaingo 2018ko Udal egutegia osatzeko argazki irabazleak aukeratu ditu

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Andoaingo Udal egutegiak arrakasta izan ohi du herrikideen artean, azkar batean agortzen baita. Aurtengoan, lehenengo aldiz, Andoaingo Udalak egutegia osatzeko argazkiak aukeratzeko lehiaketa antolatu du

. Lehiakideek 127 argazki aurkeztu dituzte, eta epaimahaiak argazki gehienen kalitatea eta edertasuna azpimarratu du. Saridunak honako hauek izan dira: Juanan Lazcano (Bekoplaza, urtarrila); Garazi Alkain (Kale Nagusia, otsaila); Manuel Casellas (Zumea plaza, martxoa); Roberto Trutxuelo (Iztuitza dorretxea, apirila); Roberto Trutxuelo (Santa Krutz ermita, maiatza); Imanol Fernandez (Correfoc Sanjuanetan, ekaina); Nerea Hernandez (Ibaiak, uztaila); Adrian B. Alonso (San Estebandik, abuztua); Francisco Javier Dávila (Sorginen zubia, iraila); Ander Morea (Udazken izpiak, urria); Fernando Garcia (Pentsamenduak, azaroa); Garazi Alkain (Eliza ta gorostia, abendua).
Sari banaketa ekitaldia datorren abenduaren 13an izango da, asteazkenarekin, 19:00etatik aurrera Urigain kultur etxean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!