Herri batzarra, azaroaren 30ean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko aza. 24a, 01:00

Hurrengo ostegunean 19:00tan, Kultur Aretoan, herri-batzarra antolatu du Adunako Udalak. Plan estrategikoaren inguruko azalpena, 2018ko udal aurrekontuen proposamenaren aurkezpena, edota datorren urteko jardueren inguruan arituko dira:

Hauxe da gai-zerrenda:

 2013-2020 epealdirako Plan Estrategikoaren 2017ko ekintza nagusien azalpena (aurreko urtearen amaierako herri-batzarrean parte hartu zuten herritarrek 2017 urterako lehenetsitako ekintzei inguruko zehaztapenak)

2018 urteko udal aurrekontuen hasierako proposamena ezagutzera ematea

 2018 urterako jardueren inguruko proposamenak jaso eta adostea

Bileran hitz egingo diren gaiei buruzko zalantzarik izanez gero, udaletxera dei dezakezu (943 692 571) astelehenean (9:30etatik 16:00etara), edo posta elektroniko bat bidal dezakezu udala@aduna.eus helbidera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!