Antton Pebet-en oroimenezkoa aurkeztu dute

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko aza. 24a, 01:00

Abenduaren 1ean hasiko da txapelketa, eta abenduaren 30ean emango zaio amaiera, final handiarekin. Maila bakarrean lehiatuko dira aurten pilotariak, gazte eta afizionatu mailako pilotarien arteko bikoteak osatuta.

Ordezkaritza polita izango du txapelketan Aiztondo bailarak. Urnieta asteasuarrak Arangurenekin bikotea osatutako jokatuko du, final zortzirenetan, abenduaren 1an, 19:00etan hasita. Egun berean arituko da Julen Urruzola herrikidea, Urmenetarekin bikotea osatuta.

Abenduarne 2an egokituko zaio lehiatzea Aizpuru asteasuarrari, Espinal bikotekidearekin. 17:30etan hasiko dira partidak egun horretan.

Final laurdenetan, abenduaren 15ean jokatuko du Peru Labaka zizurkildarrak, Etxebarria bizkaitarrarekin.

Abenduaren 23an izango dira final erdiak, eta abenduaren 30ean, final handia, Bearzana pilotalekuan. Finaleko egunean, gainera, Joko Garbi partida bat izango da ikusgai. Angeluko eta Donibane Lohitzuneko pilotariak arituko dira nor baino nor.

Punta puntako pilotariez osatutako bikoteak arituko dira txapelketan zehar. Partida ederrez gozatzeko aukera aurreikusten dute, beraz, antolatzaileek. Partidetarako sarrera, gainera, doakoa izango da.
 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!