Musikalean, ikasle gazteen saioa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko aza. 24a, 01:00

Andoaingo Udal Musika Eskolako ikasleek Musikalean izeneko ekimenari heldu zioten atzokoan. Instrumentuak entsegu geletatik hartu eta kalera irten ziren; Santa Xexili ospatu nahi izan zuten era horretan. Juanita Alkain plazan, Kale Nagusian eta Bastero plazan musika emanaldiak eskaini zituzten. Bastero plazan Katrin Iturraldek zuzentzen duen abesbatza txikiarekin batera jardun zuten.

[Argazkiak]

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!