Harrera ona hornidurei buruzko hitzaldiak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Pasa den asteartean izan zen etxeko hornidurei buruzko hitzaldia Urigainen, eta herritar ugari bertaratu ziren beren zalantzak argitzera. Etxeko argindarraren fakturak ere eraman zituzten kontratazioaren inguruko xehetasun gehiago lortzeko asmoz.

[Argazkiak]

Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak (KIUB) antolatutako hitzaldian, hainbat aholku eman ziren argindarra eta gasa kontratatzearen inguruan:

  • Ez erakutsi fakturak etxeko atea joz eskaintzak egitera etortzen direnei, datuak hartu baititzakete.
  • Ez kontratatu ezer argi eduki gabe.
  • Kontratuaren kopia eskatu beti (kartaz edota e-mailez).
  • Kontratua sinatu ondoren, 14 egun daude atzera egiteko.
  • 7 eguneko epean iritsi behar da kontratua.
  • Bilatu eta alderatu eskaintza ezberdinak.
  • Etxetresna elektrikoak, autoak… erostean fijatu ia efizientzia pegatina baduten.
  • Argia eta gasaren konpaniei deitzea doakoa da, begiratu ia kontratatutakoarena ere horrela den.
  • Atea joz eskaintzaren bat egitera etortzen direnak merkatu libreko komertzialak izan ohi dira.
  • Begiratu fakturan ia agertzen den permanentzia zenbat hilabetetakoa den.

Argia eta ura aurrezteko hainbat aholku gogorarazi zituzten denen artean:

  • Dutxatu bañatu ordez.
  • Ur-erregulatzaileak ipini.
  • LED bonbilak erabili.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!