Kale Nagusiko lanen aurkezpena

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko aza. 22a, 01:00

Bart arratsaldean, Basteron, Kale Nagusiko hoditeria berritzeko bilera deitu zuen Udalak. 2018ko urtarrilean hasiko dira, eta lan osoa hiru fasetan burutu nahi dute. Denera, lau hilabeteko lanaldia izango da eta aurrekontua milioi bat eurokoa. Trafikoan, ur kontsumoan zer nolako eragin izango duen izan ziren bertaratutakoen galdera nagusiak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!