Otaegik aurrera, Urrezko Aizkolarien kanporaketan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko aza. 20a, 01:00

Urrezko Aizkolarien kanporaketa jokatu zuten azaroaren 19an Zizurkilgo Intxaur pilotalekuan. Jon Irazu eta Joseba Otaegi herritarrak ziren lehian, eta Otaegi gailendu zen. Gabonetako harrijasotze txapelketako kanporaketa ere jokatu zuten saio berean. Beñat Telleria eta Sebastien Martikorena aritu ziren nor baino nor eta Telleria urnietarrak lortu zuen sailkatzea.

Argazkiak

Erraz irabazi zuen Joseba Otaegik, Jon Irazuren aurkako kanporaketa. Hasieratik aurre hartuta ibili zen, eta amaieran, bi minututik gorako aldea atera zion Irazuri.

Harri jasotze lehian, Telleriak ere ez zuen estuasun handirik pasa behar izan Martikorenaren aurkako kanporaketan aurrera egiteko. Gorka Etxeberria oriotarra zen Telleriaren arerio izatekoa, baina ez zuen etortzerik izan eta Martikorena hendaiarrak ordezkatu zuen. Telleria urnietarrak erraz lortu zuen garaipena.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!