Olazabalen bidea saria Osasun Pastoraltzarentzat

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko aza. 20a, 01:00

Osasun Pastoraltza izeneko taldea herriko boluntarioz osatzen da, eta hogeita bost urte darama Andoaingo zahar egoitzan bizi diren aitona-amonekin eskuzabal jokatzen. Egunero-egunero, denbora hartzen dute zahar egoitzara joan eta bertakoei bisita egiteko, haiekin berriketan jarduteko edo kalera irten eta pasiatzeko.

Sari ematearen ekitaldia Basteron abenduaren 14an, ostegunarekin, egingo da.
Argazkian, taldeko zenbait kide ageri dira: Jose Perez, Pilar Salaberria, Regina Aleman, Elvira Alcalde, Sandalia de la Revilla, Arantxa Urretabizkaia, Maritxu Mendizabal, Juli Perez Perez eta Juana Mari Moraza.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!