Urnietako Presentacion de Maria ikastetxeak 0-6 urte bitarteko haurrak dituztenen familientzat hitzaldi irekia antolatu du. Antolatzaileek aurreratu dutenez, “hitzaldian landuko den gai nagusia umea norbanako bezala garatzea izango da. Umeak era autonomoan garatzeko gaitasuna du apur bat lagunduz eta gaitasun horretan konfiantza izatea da hitzaldiaren ardatz nagusia, umearen erritmo biologiko, kognitibo eta emozionala errespetatuz".