Hitzaldia Kontsumo bulegoaren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko aza. 22a, 01:00

Etxearen alorreko hornidurei buruzko hitzaldia antolatu du Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak (KIUB) azaroaren 21ean, Urigain Etxean arratsaldeko 18:00etan.

Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoan zenbait kexa eta kontsulta jaso dira etxeko atea joz egiten dituzten eskaintzen harira, batez ere argindarra eta gasa kontratatzeko eskaintzetan.

Bertan hainbat aholku emango dira etxeko atea joz eskaintzak egitera etortzen direnen inguruan: 
• Ez zaude behartuta atea zabaltzera, eta ez sinatu ezer aurrez ondo irakurri gabe.
• Energia merkaturatzen duen enpresa aldatzeko asmoa izatekotan, egin aurrez analisi kritikoa: ongi aztertuz estrak, fakturazio aldia, tarifa eta gisa horretako alderdiak.
• Salgaia merkaturatzen duen enpresa Kontsumoko Arbitraje Sistemarekin (kontsumoari lotutako gatazkak epaitegietatik kanpo konpontzeo bidea) bat egindakoa izatea kontuan hartzeko berme gehigarria da.
• Egindakoz damutuz gero, 14 eguneko epea dago kontratuari uko egiteko, penalizaziorik gabe.
• Gertatutakoa lehenbailehen kontatu familiakoei eta lagunei. Laguntzarik behar izatekotan Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegora jo daiteke.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!