Azaroaren 25aren inguruko ekitaldiak, Erniobean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko aza. 17a, 01:00

Erniobea institutuko kideek ekitaldi sorta antolatu dute Emakumeenganako Indarkeriaren Nazioarteko Egunaren harira. Gaiaren inguruko hausnarketa eragitea da helburu nagusia. Jarraian, egitaraua:

1. “Word-Txokolate”​: “Word-Coffe” dinamikan oinarritutako ekintza. Ikasleek emakumeek jasaten duten indarkeriaren inguruko informazioa jasoko dute horren inguruan eztabaidan aritzeko: zergatiak, konponbideak... ideia garrantzitsuenak bilduko​ ​dira​ ​eta​ ​Hezkidetza-Txokoan​ ​itsatsiko​ ​dituzte.

2. “Marrazki erakusketa”: ​gaia emakumeen kontrako indarkeria izanik, ikasleek egindako​ ​marrazkiekin​ ​erakusketa​ ​bat​ ​egingo​ ​da.

3. “Azaroak 25” Liburutegia: ​Eskolako, Tolosako eta Villabonako liburutegietan gaiaren inguruan bildutako liburuekin liburutegi txikitxo bat egingo da, non mailegu zerbitzu bat egongo den edozeinek gustuko duen liburua egun batzuetarako eraman dezan.

4. “Pankarta”: ​Hezkidetza ordezkariak diren ikasleek lelo bat aukeratu eta pankarta bat egingo dute. Aurreko urteetan bezala, eskolako fatxadan eskegiko da. Azaroak 20tik​ ​27ra​ ​bitartean​ ​eskegita​ ​egongo​ ​da.

5. “Kandela eskaintza”: ​Azaroaren 23an, eraildako emakumeei kandela eskaintza egingo diote, jolas-garaian. Kandela guztiak pizten direnean, testu bat irakurriko da eta isilunea egingo da ekitaldia amaitzeko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!