Siemens Gamesako langileak, kaleratzeko arriskutik kanpo

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko aza. 17a, 01:00

Aste honetako berrien arabera, badirudi 20 langile inguru kaleratu nahi dituela Siemens Gamesak Zamudioko plantatik. Asteasuko lantegian, ordea, produkzio lerroko langileak kaleratzeko arriskutik kanpo geratu direla jakin dute aste honetan zehar: 

Siemens Gamesako langileek hilabetetako borrokaldia burutu dute despidoak salatuz, multinazionalak mundu guztian barrena barreiatutako lantegietatik langileak kaleratzeko asmoa zuela lau haizetara baitzebilen azken aldian. Hego Euskal Herrian 2300 langile ditu Siemens Gamesak, horietatik 700 EAEn; Asteasu, Mungia eta Zamudioko fabriketan banatuta.

Erabakiaren zain, aste luzeak izan dira langileentzat. Behin erantzuna jakinda, lasaitasuna iritsi da Asteasuko plantara behintzat. "Jakin-min handia geneukan, aste honetara arte ez baitugu ezertxo ere esan", adierazi du Asteasuko plantako langileetako batek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!