Zuzendaritza berria dauka Euskalduna mendigoizale taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko aza. 16a, 01:00

Nerea Bueno, Arantxa Urola, Fernando Otamendi, Aritz Barrado eta Willy Alcala dira hurrengo bi urtetan Euskalduna zuzenduko duten pertsonak. Alcala presidentea izango da.

Euskalduna Mendigoizale taldea urteko aste berezia ospatzen ari dira egunotan. Mendizaletasuna hizpide duten hainbat hitzaldi eta ikus-entzunezko eskaintzen ari dira egunez egun. Asteazkenean, elkarteko bazkideek urteko batzarra egin zuten. Zuzendaritza Batzordea berritzea izan zen hartu zuten erabakirik garrantzitsuena.

Argazkian, zuzendaritza utzi eta hartu dutenak elkarrekin ageri dira, batzarraren ostean. Zutik, ezkerretik hasita: Celes Martinez, Jose Mari Monge, Juantxo Arregi, Arantxa Urola, Fernando Otamendi eta Nerea Bueno. Makurtuta, Marilis Orts, Joxe Mari Iturrioz, Aritz Barrado eta Willy Alcala.

Igandera bitarte, hiru hitzordu dauzkate zain mendizaleek. Ostegunean,  Alberto Iñurarrategi mendigoizaleak "Porrotaren alde" dokumentala eskaniko du; ostiralean, berriz, Iker Karrera mendi lasterkariaren txanda helduko da. Azkenik, igandean, Euskaldunako mendizaleek usadiotzat daukaten mendi ibilaldia eta ondoren babarrun jatea egingo dute, Mandubiako parajeetan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!