Emaitza onak trinketean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko aza. 16a, 01:00

Julen Loitegi eta Eñaut Esnaola pilotariak bigarren mailara igo dira Iparraldeko trinkete txapelketan, eskuz binaka. UKE taldekoek igoera ziurtatu dute lortutako sei garaipenei esker. Lehiaketa sistema bereziak igoera ziurtatu die, eta lehia areagotu. 


Azken partidan Esnaola atzelariak Eneko Muguruza bergaratarra izan zuen bikote, Loitegi kanpoan baitzegoen laneko arrazoiak medio. 
24-40 nagusitu ziren Mauleonaiseko taldearen aurka, Donibane Garazin. Lapurdiko beste hainbat herritan bisitatu duten seigarren trinketea da.

Gipuzkoako pala motza
Txost 40-37 Urnieta
3. Maila.
Javier Millet-Ekain Iribar.
Eple 40-20 Urnieta
3. Maila.
Borja Fernandez-
Xabier Garagorri.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!