Matrikula zabaltzear da Galardi Udal haurreskolan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko aza. 16a, 01:00

0 eta 2 urte bitarteko haurren heziketaz arduratzen da Andoaingo Galardi Udal Haur Eskola. Urtarriletik aurrera hasiko diren haurrentzat matrikula zabalik dago azaroaren 27tik abenduaren 7ra bitarte, beti ere plaza libreak egonda. Izena Bastero Kulturguneko bulegoan eman behar da.
 

Kalitatezko hezkuntza osoa eskaintzen du Galardi Udal Haur Eskolak, beti ere familia eta eskolaren arteko elkarlan estua sortuz. Euskara da praktikatzen duten hizkuntza.
Jolaserako gela handi eta argitsuak dituzte; baita, lotarako gela aproposak eta psikomotrizitate gela ere. Sukalde propioa dute, janari ekologikoa eskainiz.

Ate irekia JARDUNALDIAK
Galardi bisitatu nahi duenak azaroaren 21ean eta abenduaren 4an du aukera, 16:30etan eta 17:30etan. 
Helbidea: 
Extremadura kalea, 6. 
Informazioa:
943 300 655.
Webgunea: 
www.andoain.eus.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!