Renfe-Adif tren zerbitzua Mugin txertatzeko bidean da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko aza. 16a, 01:00

Mugi tarifa sistema bateratuan sartuko da tren zerbitzua 2018. urtetik aurrera, berriki Marisol Garmendia Gipuzkoako Foru Aldundiko mugikortasun diputatuak jakinarazi duenez. Ia bost urte dira Mugi sistema ezarri zela, abantaila gisa, Gipuzkoako hainbat garraiobideetan, eta orduz geroztik luzatu dira Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Renfe-Adifen arteko negoziazioak.

Gipuzkoako lurretan Brinkola eta Irun arteko bidaiariei zerbitzua eskaintzen die Renfe-Adifek.
Pauso hori iristear den urte berritik aurrera emango da, Gipuzkoako garraiobide guztietatara zabalduz horrela. Bestela esanda, Mugi txartela Lurraldebusen, hiri barrutietako bus zerbitzuetan, EuskoTrenen eta Renfe-Adifen erabili ahal izango da.
Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako erabilera datuen arabera, iaz 65 milioitik gora bidaia egin zen Mugi sisteman sartuta dauden zerbitzuetan, eta horietatik 55 milioi txartelarekin ordaindu ziren. Datu horrek txartelaren hedadura erakusten du, sendotasun handiko formula dela erakusten duelarik. Beterri-Buruntzako biztanleak onuradun izango dira, beraz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!