Aiurri aldizkariaren 505 zenbakia, harpidedunen etxeetara banatzear

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko aza. 15a, 01:00

Bihar goizean jasoko da Aiurri aldizkariaren 505 zenbakia inprentatik eta bihar bertan hasiko dira banatzaileak harpidedunen etxeetan banatzen. Gaitegi zabalaren artean, honatx landuko diren gaietako batzuk: Aitor Mendiluze eta Oihana Iguaran Euskal Herriko Bertsolari Txapalketan aurrera, Azaroaren 25a emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna, Teodoro Hernandorena elkartearen kultur aurkezpen bikoitza... Gai-zerrenda osorik, jarraian:

Aurkibidea

3 IRITZIA
Mikel Muguruza
4-6 ERREPORTAJEA
Aitor Mendiluze eta Oihana Iguaran aurrera, Bertsolari Txapelketa Nagusian
7 ESKUALDEA
Sebas Aranburu, sasoi betean korrika
8-9-ANDOAIN
Azaroak 25, emakumeen aurkako indarkeria ikustarazteko eguna
10-11 ANDOAIN
Garazi Kamioren azken lana, ‘Akats bat lehenengo lerroan’
12-13 ASTEASU
. Musikarekin gozatzeko hitzordua
. Ziklokrosik ez aurtengoan
14-15 ZIZURKIL
Hernandorena elkartea, kultur aurkezpen bikoitza
16 ADUNA
Gari ereitea, auzolanean
17 LARRAUL
Badator Kultur Astea
18-19 HAMABOSTEAN BEHIN
20 ZORION-AGURRAK
21 AGENDA
22 AZKENA
Eskulanak, Garbiñe Ubedaren eskutik

---------------------------------------------------------------------------------------------------

Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:

Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
Amasa-Villabona: Basajaun liburu-denda eta Amasa kafetegia.
Zizurkil: Ogi-zuri okindegia.
Harpidedun egin nahi izanez gero, horretarako aukera zuzena eskaintzen du www.aiurri.eus webguneak, KLIK BAKARRERA.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!