Gaztain jatea, ikasleen eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko aza. 15a, 01:00

Tradiziozko ekitaldia da Salesiar ikastetxean gaztain jatea egitea. Aurtengoan aipatzea merezi duen ekintza baten ondorioz izan da. Izan ere, Lanbide Heziketako Mantenimendu Elektromekanikoko ikasleak gaztainak erretzeko labearen diseinuaz eta muntaiaz arduratu dira. 

Eta egindakoa ondo zebilera frogatzeko, zer hobea gaztainak egitea baino! Gelakideak gonbidatu zituzten gaztain jatera. 
Ikastetxeko arduradunen esanetan, “giroa apartekoa izan zen eta sabela beteta joan ziren. Lehen ebaluaketa ondo amaitzeko indarrak hartuko zituztelakoan gaude”.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!