Kale Nagusiko lanen berri emateko batzarra

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko aza. 15a, 01:00

Andoaingo Udalak iragarri duenez, aurki hasiko dira hoditeria berritzeko lanak Kalenagusia, Agustin Leitza eta Juan Bautista Erro kaleetan. Datorren azaroaren 21ean izango da, asteartearekin, iluntzeko 19:00etan hasita Bastero kulturguneko ekitaldi aretoan. 

"Lanak zertan datzan azaltzeko eta bizilagunen egunerokora ekarriko dituen eragozpenak argitzeko, batzarra antolatu dugu”. Batzarrean izango dira Ana Carrere alkatea, Pedro Unanue Zerbitzuetako zinegotzia eta obraren eta trafikoaren arduradun teknikoak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!