Iraitz Arrospide hirugarren, Behobia-Donostia lasterketan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko aza. 14a, 01:00

Iraitz Arrospide Garro billabonatarrak marka ezin hobea lortu zuen joan zen igandeko Behobia-Donostia lasterketan, 1:02:37 denbora eginez, hirugarren helmugaratu zen:

Billabonatarra hirugarren postuan sailkatu zen lasterketa jendetsu eta ezagunean, Carles Castillejo eta Camilo Santiago lehen eta bigarren postuan helmugaratutako korrikalarien atzetik. Aurtengo edizioan faboritoetako bat zen Jaume Leiva aurreratu zuen sprint bete-betean eta podiuma lortu ondoren, pozarren agertu zen. Berlingo maratoian parte hartu eta gero, indarrean iritsi zen Iraitz oso gogoko duen etxeko lasterketara.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!