Azaroak 14, asteartea
20:00 Euskalduna: “Bistare bistare”
Andoni Urbistondo, Joseba Oiartzabal.
“Emanaldiak 2016ko udazkenean Nepalen, Annapurna mendigunean hiru astez egindako trekking-a azaltzen du. Mendiak, bertako jendea, 6.500 metroko mendira igotzeko ahalegina, kanpin dendan egindako ordu luzeak, 2015ean Nepal astindu zuen lurrikararen arrastoak... Emanaldiak alpinismoaren mitifikaziotik urruntzeko asmoa du. Alegia, leku eder eta garaiak bisitatu daitezkeela munduan zehar, norberaren erritmoan, bide zabaletatik eta fisikoki edo ekonomikoki sekulako ahalegina egin gabe”.