Iraola eta Urbistondo Andoaingo Mendi Astearen hasierako protagonistak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko aza. 12a, 01:00

Jon Iraola andoaindarrak eta Andoni Urbistondo urnietarrak Mendi Asteko lehen bi hitzrduetan parte hartuko dute:

Azaroak 13, astelehena. 20:00 Euskalduna:
“Peru, hirutik bat” Jon Iraola.

"Astelehen honetan Andoaingo Mendi Astearen baitan Euskal Mendizale eta Yonki Federazioko zazpi kidek azken udan Peruko Cordillera Blancan bizitako esperientzia kontatuko dugu argazki ederren laguntzarekin eta anekdota bat edo beste tarteko. Igotako mendiak, gailur saiakerak... bidai edo espedizio baten kronikatxo atsegina egiten saiatuko gara ordubete inguruan modu apal batean. Gu ikustera animatu nahi zaituztegu!"

Azaroak 14, asteartea. 20:00 Euskalduna:
“Bistare bistare” Andoni Urbistondo,  Joseba Oiartzabal.

“Emanaldiak 2016ko udazkenean Nepalen, Annapurna mendigunean hiru astez egindako trekking-a azaltzen du. Mendiak, bertako jendea, 6.500 metroko mendira igotzeko ahalegina, kanpin dendan egindako ordu luzeak, 2015ean Nepal astindu zuen lurrikararen arrastoak... Emanaldiak alpinismoaren mitifikaziotik urruntzeko asmoa du. Alegia, leku eder eta garaiak bisitatu daitezkeela munduan zehar, norberaren erritmoan, bide zabaletatik eta fisikoki edo ekonomikoki sekulako ahalegina egin gabe”.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!