Abenduaren 9an Parisera, "Bakearen artisauek" deituta

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko aza. 11a, 01:00

Abenduaren bederatzian jendea Parisera mobilizatzera joateko deitu dute "Bakearen artisauek" Amasan egindako bileran. Frantziar eta espainiar gobernuei presoak etxera ekartzeko prozesuan beste urrats bat emateko helburuarekin antolatu da bidaia. Aiztondo bailaratik autobus bat betetzearen erronka jarri dute.

Hurrengo ekitaldiak:

Azaroak 18, Adunan

Villabonan, bideo koferentzia egingo da "Bakearen artisauekin". Oraindik ez da data zehatzik jarri.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!