Xistera finalak arratsaldeko 18:00etan Arraten

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko aza. 11a, 01:00

Arrate pilotalekuan Avia-Xistera txapelketako finalak jokatuko dira larunbat honetan, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

Jubenil mailako finalerdiak jokatu zituzten joan zen igandean, eta segidan senior mailakoen txanda heldu zen. Gazteleku pilota elkarteak, Andoaingo Udalak eta Euskal Herriko Xistera elkarteen Kirol klubak antolatu dute Andoaingo txapelketa, elkarlanean. Bertaratzen ez denak, finala Streaming bidez zuzenean ikusi ahal izango du www.xistera.eus webgunean sartuta.
Xistera proiektua, zesta punta biziberritzeko eta eskolak indartzeko tokian tokiko kirol elkarteek sortu zuten 2013an, beren indarrak batu eta gero

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!