Biktimen aldeko bilkura, Elkarbiziren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko aza. 11a, 01:00

Biktimen eskulturaren aurrean lore eskaintza egin dute Mari Paz Artolazabal Jose Luis Lopez de Lacalleren alargunak eta Blanca Villafañe Juvenal Villafañe Guardia Zibilaren alabak. Aurtengoan, Migel Ansa Batallón Vasco Españolek 1979an hil zuen Joxe Ramon Ansa gaztearen osabak parte hartu du ere.

[Bideoa]

Elkarbizi elkarteak indarkeriak eragindako biktimen aldeko ekitaldia egin du, Jose Luis Lopez de Lacalle parkean. Memoriaren egunarekin batera Beterri-Buruntzako elkarteak urtero egin ohi duen ekitaldia izan da.

Elkarbizi elkartearen izenean, Mikel Arregik hartu du hitza. Bere esanetan “memoriak inoiz gertatu behar ez zuenarekiko indiferentziaren aurrean justizia aldarrikatzeko balio du”.

Era berean gogoratu du badagoela “ahaztu nahiaren joera, ezer gertatu ez balitz bezala; ahaztea babesteko isiltasun kalkulatua, alegia. Baina ahaztea da injustiziaren lagunik onena”.

50 lagun inguru hurbildu dira ekitaldira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!