Udal adierazpena memoriaren egunean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko aza. 10a, 01:00

Ana Carrere Andoaingo alkateak Udal ordezkari guztiek aho batez adostu duten adierazpena irakurri du, Memoriaren egunean. Iragana ez ahazteko, eta memoria modu inklusiboan lantzeko dei egin dute, datozen hilabeteetan antolatu dituzten mahai-inguruak iragartzearekin batera.

Udal adierazpena, idatzia:

MEMORIAREN EGUNA

Memoriaren Eguna ospatzen dugu gaurkoan, eta oroipenerako egun honetan Andoaingo herritar guztiei dei egiten diegu ez dezaten iragana ahaztu, ezta gure gizarteak orokorrean eta modu zehatzean, euren min eta sufrimendu bidegabeak onartzea beharrezkoa den biktima batzuek jasandako ondorio lazgarriak. Biktima horiei elkartasuna, enpatia, egia, justizia, memoria, errekonozimendua eta erreparazioa zor dizkiegu.

Ideien aniztasunean, printzipio demokratikoetan eta giza-eskubideen defentsan oinarritutako memoria inklusibo batekiko gure konpromisoa berretsi nahi dugu, elkarrizketa eta elkarren onarpena sustatuko duena eta gaurko eta biharko bizikidetza eraikitzen lagunduko duena. Gure artean adostasunez lantzen eta garatzen ari garen konpromisoa da hori.

Horregatik adierazten dugu:

Indarkeria eta giza-eskubideen urraketa mota guztien gaitzespenetik abiatuta, memoriak terrorismo biktima guztien errekonozimendua, erreparazioa eta ez errepikatzearen bermea sustatu behar dituela.

Horrengatik guztiagatik, Andoainen memoria politiketan lan egiten eta sakontzen jarraitzeko gure borondatea eta konpromisoa berresten dugu, euren duintasuna bidegabekeriaz erasotua ikusi izan duten biktima guztien erreparazioa lortzeko, baita bidegabekeria horiek errepika ez daitezen bermatzeko ere.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!