Tripontzia euskal loteria, Aiztondo bailaran eskuragarri

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko aza. 10a, 01:00

Tripontzia Urteberriko Saria plazaratu dute aurten lehenengoz Gure Esku Dago ekimenak eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak. Urtarrilaren 15ean egingo den zozketan, 60.000 euroko sari bat eta 6.000 euroko zazpi sari banatuko dira zenbaki irabazleentzat.

Tripontzia Urteberriko Saritik jasotako dirua aipatu bi elkarteen artean banatuko da. Eskualdean ondoko saltokietan eskura daitezke billeteak. Gaur, azaroak 10, Atxulondo kultur etxean pintxo bat jan eta euskal loteria erosteko aukera izango da. Gainerakoan, Aiztondo eskualdean barrena, ondorengo saltokietan eskura daiteke:

Aduna: Uztartza ostatua.

Alkiza: Herri ostatua.

Amasa: Iturri goxo jatetxea.

Asteasu: Iturri ondo jatetxea, Mattin liburu-denda, Jose Mari harategia, Kabela okindegia, Ixiarren denda, Javier harategia eta Patxine jatetxea.

Larraul: Herri ostatua.

Villabona: MP arropa-denda, Xiker taberna, Sahatsa belar-denda, Txurrut taberna, Amasa kafetegia, Kazetaria eta Basajaun liburu-dendak, Ifni ileapaindegia, Labezain okindegiak, Errota Txiki taberna, Iratzar elkartea, Tinta inprimategia eta Erreka taberna.

Zizurkil: Egarri taberna, Iriarte jatetxea, Itsaso belar-denda, Ogi zuri eta Saski kafetegiak.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!