Soka-dantza pilotalekuaren babesean, giro ederrean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko aza. 10a, 01:00

Gazte egunaren baitan, baserriz baserri ibili ziren Amasako gazteak atzo, goizean goiz hasita. Arratsaldean urteroko Soka-dantza saioa eskaini zuten, eguraldi txarragatik, plazan beharrean, pilotalekuan. Gazte eguneko kideak nahiz herritarrak elkarrekin dantzan, giro polita sortu zen Amasako pilotalekuan.
Gaurko eta asteburuko egitaraua jarraian:

Argazkiak

Azaroak 10, ostirala
17:00-19:00
Puzgarriak frontoian.
Ondoren, txokolate beroa.
20:00 Amasako XXVI. Bakailao lehiaketa Iturri-goxo jatetxean.
23:30 Erromeria  Ezten giro taldearen eskutik.

Azaroak 11, larunbata
San Martin eguna

10:30 Meza nagusia.
Ondoren, herri-kirol erakustaldia plazan: harri-jasotzaileak eta aizkolariak, bertsolariek eta trikitilariek alaiturik.
19:00 Iker Lauroba eta Zentinelak elizan.
23:00 Kontzertua Egurra ta kitto taldearen eskutik.
Ondoren, dantzaldia Laiotz taldearekin.

Azaroak 12, igandea
18:00
Herri kirolak frontoian.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!