Ordenantza fiskal berria

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko azaroaren 10a

Urriaren 31ko ez ohiko osoko bilkuran 2018rako ordenantza fiskalak onartu zituzten. Bozketa atalka egin zen, eta orokorrean adostasuna egin zen alderdi abertzaleen artean. PSE-EE hainbat ataletan aurka agertu zen. Nabarmentzeko datuak, portzentaiaren arabera:

+2,1 Jarduera ekonomikoen gaineko zerga. 
+2 Musika eskola. 
+1,9 Kirol instalakuntzen abonoak eta sarrerak.
+1,8 Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga. 
+1,8 Udal espazioak, erabilera pribaturako.
+1,8 Ehortze zerbitzuak, ibilgailuak geldiarazi, bide publikotik kendu eta ondorengo zaintza.
= Ur-hornikuntzako zerbitzuan, estolderia zerbitzuan.
= Baratze ekologikoen tasa.
 
Presio fiskalaren jaitsiera zaborretan
Birziklatzen duten familiek jaitsiera izango dute. Hiruhilekoan 26,5 euro ordaintzetik 25 euro ordaintzera igaroko dira. Horretarako hiru hilabete horietan edukiontzi marroia gutxienez 9 aldiz ireki beharko dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!