Txirrindularitza hizpide

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko aza. 9a, 01:00

Joan zen larunbatean Andoaingo txirrindulari eskolak hitzaldia antolatu zuen, eta bertara 130 lagun hurbildu ziren, gehienak Gipuzkoa inguruko txirrindularitzazaleak. 

Lehenik eta behin Felix Ugaldek eskolen garrantziaz eta kirol ezberdinen arteko ezberdintasunen inguruan aritu ziren, batez ere maila profesionalari dagokionez. Ondoren, Ane Santesteban aritu zen. Italiako Ale-Cipollini taldean lehiatzen duen txirrindulari profesionalak bere ibilbideaz hitz egin zuen, emakumeek profesional mailara iristeko dituzten zailtasunak aipatuz. Era berean, ikasketak ez direla utzi behar azpimarratu zuen, antolaketa egoki batekin eguneko 24 orduek denetarako astia ematen dutela gaineratuz.
Ume bat besterik ez zela hasi zuen Mikel Iturriak bere ibilbidea, Andoaingo txirrindulari eskolaren eskutik. Azkenik, Jon Odriozolak Euskadi Basque Country - Murias taldearen proiektua azaldu zuen, euskal txirrindularitzarako duen garrantzia aldarrikatuz. Hizlariek, txalo zaparradaz gain, eskolaren ikurra eta lore sorta bana jaso zuten.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!