Gaur lehertuko da jaia Amasan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko aza. 8a, 01:00

Gaur iluntzean botako dute jaien hasiera iragartzeko suziria. Hortik aurrera, jaia nagusituko da igandera arte. Aurten, gainera, San Martin eguna larunbatarekin egokitu deenz, urteroko txekor bazkaria atzeratu egin dute eta azaroaren 18an izango da, jaiak luzatuz. Jarraian, egitarau osoa:

Azaroak 8, asteazkena

18:00 Nesken arteko binakako pala txapelketako finala.

Ondoren, frontenis txapelketa herrikoiaren finala.

19:30 Txupinazoa, Martina sorginaren jaitsiera eta buruhandiak, Loatzo musika eskolako Jeronimo dultzaina taldeak alaiturik.

 

Azaroak 9, osteguna.

Gazteen eguna

06:00 Gazteen gosaria Amasa kafetegian, trikitilariek alaiturik.

14:30 Gazteen bazkaria Uxo-Toki elkartean.

17:00 Soka dantza eta aurreskua plazan.

Ondoren, trikitilarien erromeria.

21:00 Gazteen afaria Iturri-goxo jatetxean.

 

Azaroak 10, ostirala

17:00-19:00 Puzgarriak frontoian.

Ondoren, txokolate beroa.

20:00 Amasako XXVI. Bakailao lehiaketa Iturri-goxo jatetxean.

23:30 Erromeria  Ezten giro taldearen eskutik.

 

Azaroak 11, larunbata.

San Martin eguna

10:30 Meza nagusia.

Ondoren, herri-kirol erakustaldia plazan: harri-jasotzaileak eta aizkolariak, bertsolariek eta trikitilariek alaiturik.

19:00 Iker Lauroba eta Zentinelak elizan.

23:00 Kontzertua Egurra ta kitto taldearen eskutik.

Ondoren, dantzaldia Laiotz taldearekin.

 

Azaroak 12, igandea

18:00 Herri kirolak frontoian.

 

Azaroak 18, larunbata

11:00 Ume krosa (6. mailara arteko umeentzat).

12:00 Sega desafioa herriko gazteen eskutik.

14:00 Herri bazkaria, txekor-jatea.

19:00 Bertso saioa elizan: Andoni Egaña, Amets Arzallus, Amaia Agirre eta Haritz Mujika. Gai-jartzailea: Imanol Artola ‘Felix’.

Ondoren,  Martina sorginari agurra.

24:00 DJ Gatxet eta DJ Zigor DZ  

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!